Ongi etorri Michelena eta Lecuonaren webgune berrira!

Autor: admin

July 21, 2021

Ongi etorri gure orrialde berrira! Michelena eta Lecuona Sucesores, SL enpresan pozik gaude eta ozen garrasi egin dezakegu: web diseinu berria dugu! Denbora behar izan dugu urrats hau emateko, eta, azkenik, hemen gaude: digitalizazioaren aldeko apustua egin nahi izan dugu, eta web orri funtzional, dinamiko eta bezeroarengana argi bideratutako bat sortzea erabaki dugu. Horrelakoa da Michelena eta Lecuonaren webgune berria.

Gure helburua askoz ere esperientzia zuzenagoa eta praktikoagoa izatea da webgune berrian zure eskura jartzen ditugun eduki eta zerbitzu guztiak eskuratzeko orduan: nor garen, zer egiten dugun, zer obra egin ditugun, gaur egun zer egiten ari garen, eta, gainera, “Blog” eta “kontaktu” moduko atalak sartu genituen, zuekin elkarreragin ahal izateko.

Blog honen bidez, zehazki, zuengana, gure irakurleengana eta bezeroengana hurbildu nahi dugu, eta eraikuntzaren sektorearekin eta etxebizitzen sustapenarekin zerikusia duen guztiaren berri eman nahi dizuegu, interesgarria izan daitekeela uste baitugu: araudi berriak, arkitektura, materialak, obrak, diseinua…

Michelena eta Lekuonaren webgunean “egindako lanak” izeneko atal bat gehitu dugu, egin ditugun lanak ikusi ahal izateko eta, era berean, nola lan egiten dugun ikusteko.

Eta jakina, espazio birtual berri hau aberasteko egin nahi diguzuen edozein iruzkin edo iradokizun ongi etorria izango da. Gurekin harremanetan jar zaitezke “kontaktua” atalaren bidez, post honen amaieran iruzkin bat utziz edo ohiko bideak erabiliz, hala nola telefonoa edo posta elektronikoa. Gure bezeroa izan bazara edo gurekin lan egin baduzu, errebiew bat utz diezagukezu webgunean eta Googlen. Laguntza guztia ongi etorria da!

Pozik gaude etapa berri hau zugandik eta zure beharrengandik gertuago hasteaz. Gurekin etortzea espero dugu! Eta berriro ere ongi etorri Michelena eta Lekuonaren webgune berrira!

0 Comments